Porrotx eta Marimotots: “Zorionak Marimotos”

Bi emanaldi izango dira

  • 17:30

  • 19:00

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

SARRERA GUZTIAK AGORTUTA DAUDE.

Indarreango Araudia betetzeko oharrak:

  • Kiroldegian sartzeko, 12 urtetik gorako guztiek Covid txertoaren agiria aurkeztu beharko dute.
  • 6 urtetik gorako guztiek maskara jantzita izan beharko dute.
  • Sarrerak Arau hauek indarrean egon aurretik erosi zirenez, baldintza horiek betetzen ez direlako edo arauarekin ados ez daudelako norbaitek sarrerak itzuli nahi baditu deitu telefono honetara: 636 78 59 71