Sarean saltsan: argazki eta laburmetrai emanaldia

Sare sozialei, beste hainbat tresnarekin gertatzen den bezala, erabilera ona nahiz txarra eman dakieke, eta erabilera txarra ematen den kasuetan, ondorioak neurtzea zaila da. Ezkorrak izan gintezke sare sozialekin, baina ezin dezakegu ukatu alde onak ere badituztela.
Gaztelekuan, honi buruz luze eta zabal hitz egiteko irudi eta bideoen erakusketa egingo da.