Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz

Hitzaldi-Ikusentzunezkoa.

Iñaki Pagola eta Garbiñe Izagirrek Estatu Batuetan, kostarik kostara, Tandemean egin duten bidaiaren berri emango dute. Portlanden hasi eta Oregon Idaho, Montana, Wyoming, Colorado, Kansas, Missouri, illinois, Indiana, Ohio, West Virginia, Pensilvania eta Maryland igaro ondoren, Washington DCn amaitu.

Tandemarekin bidaia luzeak egiteko beharrezko gomendioak emango dituzte: bidaiaren prestakuntza, egunerokoa, distantzia, lo egiteko aukerak, elikadura, garbiketak, kartografia, arazoak…

Platerak airean dituen antzinako balantza baten funtzionamenduan oinarritzen duten bidaiatzeko eta bizitzeko modua. Baten ezinak besteak indartzen ditu eta nekeak, beldurrak eta pozak elkarrekin gozatu eta aurrera eraman. Beti aurrera begiratuz eta optimismoz indarra emanez.

Informazio gehiago: www.tandembidaiak.com