Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik
Udaleku Irekiak haurrek aisialdiaz gozatzeko uztailerako antolatzen den aisialdi-eskaintza da. Euskaraz gauzaten den zerbitzu honen helburua da haurrek ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea.
Udalekuetan haurrek ekintza asko egiten dituzte, gehienak Eskoriatzan eta inguruetan.
- Data: uztailaren 3tik 22ra
- Nori zuzenduta: 2014-2022 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
- Ordutegia: egunero 09:00-13:00 eta uztailak 11 eta 18an, egun pasak egingo direnez, 09:00-17:00.
- Prezioa:
- 80 €, haur bat.
- 155 €, bi haur.
- 234 €, hiru haur.
- Izena emateko eguna: azkenengo eguna apirilak 28
IZEN-EMATEA
- Online izen-emate orria bete (HEMEN)
- Ordainketa egin: LABORAL KUTXA: ES92 3035 0001 51 0010015926
- Ordainketa agiria bidali ludotekatortolis@gmail.com helbidera
Garrantzitsua:
- Haur bakoitzeko izen-emate formulario bat eta ordainketa bat egin beharko da.
- Ordainagirian haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.
Izena online emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekatik pasa, astelehenetik ostiralera 17:00 – 19:00 bitartean,eta bertan bete ahal izango da eskaera-orria.
