Zubiate labea

XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra.Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak …

Gaur egun Bittoriano Larrañagaren etxeko buztinezko ontzien bilduma dago bertan.

Bisita gidatuak: Abuztuaren 23tik 31ra
Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: 943 71 54 53