Zuhaitz eguna

2023an jaio diren haurren izenean zuhaitz landaketa.
Gainera 2005 eta 2008 urteetan jaiotakoen omenezko zuhaitzak ere landatuko dira, haienak Skate-park berria egin den lekuan baitzeuden eta skate-parka egiteko kendu egin baitziren. Gurasoek egindako eskariari erantzunez, urte horien jaiotakoen omenez ere sartuko dira zuhaitzak.

Familiak goizeko 11etan elkartuko dira Ibarraundi museoan, eta lan tresnak hartu ondoren Torrebaso ingurura joango dira zuhaitzak landatzera.

Materiala eta zuhaitzak Ibarraundi museoak jarriko ditu.

Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako pago-landarea ere landatuko da.