Gorosarri dantza taldea

60.urteurreneko ERAKUSKETA

1966an sortu zen Gorosarri dantza taldea, Mario Padilla Maguregi buru zela, eta aurten 60. urteurrena ospatzen da. Horren harira, maiatzaren 16rako egitarau berezia antolatu du taldeak; bertan parte-hartuko dute gaur eguneko dantzariek zein azken sei hamarkadetan taldeko kide izan direnek.

Bestalde, Eskoriatzako Udalak, Gorosarri dantza taldearekin elkarlanean, argazki erakusketa antolatu du kultur etxean. Erakusketak ia ehun argazki biltzen ditu, XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte herrian izan den dantza-zaletasuna erakusten dutenak. Udalak Eskoriatza Iruditan plataforman bildutako irudiak jarri ditu, batez ere XX. mendearen hasieratik 80ko hamarkadara artekoak; Gorosarri dantza taldeak, berriz, material berriagoa ekarri du.

Erakusketa egunak

2026/05/03
2026/05/07
2026/05/08
2026/05/09
2026/05/14
2026/05/15
2026/05/16