EGA mailaren prestakuntza ikastaroa udan

Leintz Udal Euskaltegian aurtengo udan EGA edo C1 maila ateratzeko prestakuntza ikastaroak antolatu ditu. Urtero, urria inguruan EGA agiriaren bigarren deialdia egon ohi da eta horra aurkeztu nahi dutenek preskuntza egiteko aukera izango dute uztailean eta irailean.

Egunak: Uztailaren 4tik 15era. Iraileko egunak, ikastaroan izena ematen dutenekin adostuko dira.
Ordutegia: Uztailean 4 orduko saioak eta irailean 2,5 ordukoak.
Ordu kopuru osoa: 84 ordu
Matrikula: 105 €

EGA mailako ikastaro honez gain, beste maila batzuetako ikastaroak ere antolatu ahal izango dira, betiere taldea sortzeko behar besteko kopurua batzen bada.

 

Ikastaro egunak

2016/07/01

Izen-ematea

Izena emateko azkenengo eguna: ekainak 28

Izena emateko nahiz bestelako argibideetarako:

Leintz Udal Euskaltegia
943 79 21 68
idazkaritza@udaleuskaltegia.eus