Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Fortalecimiento de suelo pélvico

Emakumeek, bizitzan zehar, zoru pelbikoan eragina duten egoera asko bizi izaten dituzte, batzuk ezohikoak eta beste batzuk egunero-egunerokoak: hormona gorabeherak, erditzea, zenbait lanetan
jardutea, kirola egitea, pisuak jasotzea, eztul edo doministiku egitea, oihukatzea eta abar. Horrelako ekintza bakoitzeko zoru pelbikoa ahuldu egiten da eta behin adin batetik aurrera, ohikoa izaten da pixa galtzen hastea. Horrelakoetan, konpresak erabiltzeko gomendioa ematen da… baina askoz eraginkorragoa litzateke gune horretako muskulatura prestatzen irakastea. Nola? Interesa duen edozein emakumek parte hartu ahal izango du ikastaroan, baina bereziki pentsatuta dago menopausia sasoian daudenentzat, umetokia edo puxika erorita dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat edo/eta erditu berri dauden emakume gazteentzat, erditze osteko tratamendu gisa.

EGITARAUA
Guztira, ordu eta erdiko 10 saio dira, eta alde teorikoa eta praktikoa izango dute. Teoriari dagokionez, zoru pelbikoaren anatomia, postura berreziketa… landuko dira. Alde praktikoan, berriz,
honakoak: zoru pelbikoaren kontzientzia hartzea, perineorako ariketa zehatzak, gimnasia abdominal hipopresiboa eta postura ariketak orokorrak.

  • Azken saioan, zoru pelbikoaren balorazioa egiteko aukera egongo da, zenbait disfuntzioren aurrean perineoko muskulaturaren egoera ebaluatzeko.
  • Ikastaroaren amaieran, etxean lantzeko ariketa-taula bat entregatuko da, idatzizkoinformazioa banatuko da eta sor daitekeen edozein zalantza argituko da. Horrez gain, alarma sortu beharko luketen egoeren gaineko informazioa emango da eta baita halakoetan ze zentro espezializatutara jo daitekeen ere.

Saioetan gehienez 14 emakumek parte hartu ahal izango dute

Emalea: Saioa Baena, Arrasateko Abian Fisioterapia Zentroko fisioterapeuta eta zoru pelbikoaren berreziketan, obstetrizian eta ginekologian aditua

Las mujeres viven a lo largo de su vida situaciones, algunas inusuales y otras cotidianas, que influyen en el estado del suelo pélvico: trastornos hormonales, parto, desempeño de ciertos trabajos, práctica deportiva, levantar pesos, tos o estornudo, gritar, etc. Por cada acción de este tipo el suelo pélvico se resiente, y a partir de cierta edad es habitual tener pérdidas de orina. En esos casos, se suele recomendar el uso de compresas… pero sería mucho más eficaz enseñar a preparar la musculatura de esa zona. ¿Cómo? Cualquier mujer interesada podrá participar en el curso, aunque está especialmente pensado para las que están en los inicios o en plena menopausia, para las que tienen el útero o la vejiga caída, para las que tienen pérdidas de orina, y como tratamiento postparto para las jóvenes parturientas.

PROGRAMA
En total, son 10 sesiones de hora y media de duración, que tendrán una parte teórica y otra práctica. En la parte teórica, se trabajará la anatomía del suelo pélvico, reeducación postural… En la parte práctica, la toma de conciencia del suelo pélvico, ejercicios específicos para el perineo, gimnasia abdominal hipopresiva y ejercicios posturales generales. 

  • En la última sesión, se podrá realizar una valoración del suelo pélvico, a fin de evaluar el estado de la musculatura perineal ante ciertas disfunciones. 
  • Al final del curso se entregará un atabla de ejercicios para trabajar en casa, se repartirá información escrita y se resolverá cualquier duda que pueda surgir. También se informará
    sobre las diferentes situaciones motivo de alarma y sobre los centros especializados a losque se puede acudir en esos casos. En las sesiones podrán participar un máximo de 14 mujeres

Ikastaro egunak

2021/10/04
2021/10/11
2021/10/18
2021/10/25
2021/11/08
2021/11/15
2021/11/22
2021/11/29
2021/12/13
2021/12/20
2021/12/27

Izen-ematea

Gizate zerbitzuetan (Ibarraundi museoa) – 943 71 31 36
Irailaren 6tik 17ra bitartean
Prezioa: 50€