Buruhandien txirrindulari lasterketa

Oinarriak

1. Buruhandien txirrindulari lasterketa uztailaren 1ean izango da, arratsaldeko 19:00ean, Jose Arana kalean, plaza inguruan.
2. Lasterketa zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat, betiere, 16 urtetik gora izanez gero.
3. Izena ematea momentuan bertan egingo da, lasterketa hasi baino lehen.
4. Antolaketak jarriko ditu bizikletak, guztiak antzerakoak eta frenorik gabeak.
5. Antolaketak buruhandiak jarriko ditu parte hartzaileen esku, eta bakoitzak nahi duena aukeratu ahal izango du. Parte hartzaile bik buruhandi bera aukeratuz gero, zozketa egingo da.
6. Helmugara heltzeko denbora gehien egiten duenak irabaziko du lasterketa, ahalik eta polikien joatea da kontua.
7. Ezingo da geldirik egon, ez atzeraka joan, ez hankarik lurrean jarri, ez zerbaiten kontra geldirik egon. Horrelakoren bat eginez gero, lasterketatik kanpo geldituko da.
8. Behar beste txanda egingo dira. Txanda bakoitzean bi parte hartzaile izango dira, eta txanda bakoitzeko irabazlea hurrengo txandara pasako da.
9. Hiru sari egongo dira: lehenengoa, 80 eurokoa; bigarrena, 50 eurokoa eta hirugarrena, 30 eurokoa.
10. Arauak errespetatzen ez dituena kanporatuta geldituko da.
11. Oinarrietan jaso gabeko edozein gauza izanez gero, epaimahaikideek erabakiko dute une horretan bertan.

Izen-ematea

Egunean bertan