III. Irrintzi txapelketa

Tradizionalki, hamaika egoeretan eta ospakizunetan irrintzi egin izan da Euskal Herrian. Txapelketan parte hartuko dutenek irrintzi egiteko ohitura eta gaitasuna erakutsi beharko dute.

Oinarriak

1.- Irrintzi lehiaketa uztailaren 1ean izango da, arratsaldeko 16:30etik aurrera, herri bazkariaren ostean.
2.- Lehiaketa zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat, betiere, 16 urtetik gora izanez gero.
3.- Izena ematea momentuan bertan egingo da, txapelketa hasi baino lehen.
4.- Sariak erabakiko dituen epaimahaia hiru lagunek osatuko dute: Jainaga eta Narbaiza trikitilariek eta iazko irabazleak, Edorta Zubizarreta.
5.- Besteak beste, irrintziaren iraupena, doinua, indarra eta amaiera hartuko dira kontutan puntuak emateko.
6.- Berrogeita hamar euroko sari bakarra egongo da.

Izen-ematea

Egunean bertan