IV. Buruhandien txirrindulari lasterketa

Oinarriak

1.- Buruhandien txirrindulari lasterketa uztailaren 1ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, plaza inguruan.
2.- Lehiaketa zabalik dago parte hartu nahi duen ororentzat, betiere, 16 urtetik gora izanez gero.
3.- Izena ematea momentuan bertan egingo da, txapelketa hasi baino lehen.
4.- Antolaketak jarriko ditu bizikletak, guztiak antzerakoak eta frenorik gabeak.
5.- Antolaketak buruhandiak jarriko ditu parte hartzaileen esku, eta bakoitzak nahi duena aukeratu ahal izango du.
6.- Helmugara heltzeko denbora gehien egiten duenak irabaziko du lasterketa, ahalik eta polikien joatea da kontua.
7.- Ezingo da geldirik egon, ez atzeraka joan, ez hankarik lurrera bota, ez zerbaiten kontra
geldirik egon. Horrelakoren bat eginez gero, lasterketatik kanpo geldituko da.
8.- Behar beste txanda egingo dira. Txanda bakoitzean bi parte hartzaile izango dira, eta txanda bakoitzeko irabazlea hurrengo txandara pasako da.
9.- Hiru sari egongo dira: lehenengoa, 70 eurokoa; bigarrena, 50 eurokoaeta hirugarrena, 30 eurokoa.
10.- Arauak errespetatzen ez dituena kanporatuta geldituko da.
11.- Onarrietan jaso gabeko edozein gauza izanez gero, epaimahaikideek erabakiko dute une horretan bertan.

Izen-ematea

Egunean bertan