Leiho eta balkoietako loreen IX. lehiaketa

Nahi duenak izena eman dezake lehiaketan parte hartzeko, eta edozeinek proposatu ahal izango du balkoi edo leiho bat, hau da, norbaitek bere gustuko balkoiren bat ikusten baldin badu, balkoi hori proposatu ahal izango du epaimahaiak kontuan har dezan.

Lehiaketan parte hartzeko Eskoriatzako hirigunean dauden etxeetako leihoak eta balkoiak lorez edota landarez apaindu beharko dira, baina apaindutako leihoa/balkoia kaletik begiratuta ikusteko moduan egon beharko da.

Lore apainketaren diseinua erabat librea izango da, eta ekainaren 17rako balkoi guztiak prest egon beharko dira epaimahaiak baloratu ahal izateko.

Aukeratutako balkoi edo leihoen argazkiak Kultur Etxeko sarreran eta interneten egongo dira ekainaren 20tik 24ra, eskoriatzarrek bozkatu ahal izateko.

100 euro sari bakarra egongo da.

 

Izen-ematea

Ekainak 17