San Pedro jaietako esaldi lehiaketa

BOTA AURTENGO JAIETAKO ESALDIA
Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz…
Jaiez gozatzeko leloak asmatuz…
Sanpedroak, jaiak, euskara, gazteak…

Lehiaketa egunak

2022/06/05

Oinarriak

BOTA AURTENGO JAIETAKO ESALDIA!
ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE?
16 urtetik gorako edozeinek, baina hiru pertsona edo gehiagoko taldeak osatuz eta taldean gutxienez eskoriatzar bat baldin badago.
ZENBAT ESALDI AURKEZTU?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez 5.
EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.
TALDEAK
Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.
EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA
Udalak izendatuko du lehiaketa honen epaimahaia.
Oinarrietan jasota ez datorren egoeraren bat gertatuko balitz, epaimahaiak izango du horri buruzko erabakia hartzeko ahalmena.
SARIA
Irabazle izango den esaldiarekin, kartela egingo da sanpedroetan Kultur Etxeko balkoian jartzeko. Esaldi horrekin eta aukeratuko diren gainontzekoekin pegatinak aterako dira, jaietan banatzeko.
Talde batek kategoria baten baino gehiagotan irabazi ahal izango du saria.
Lehiaketa irabazten duen taldeari 100 euroko saria emango zaio.
Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari 50 euroko saria emango zaio.

Izen-ematea

Esaldiak emailez edo whatsapp-ez bidali beharko dira:

Azkeneko eguna: ekainak 5

Mezuan zehaztu beharko da: taldearen gaitzizena, talde kideen izen-abizenak eta harremanetarako pertsona nor izango den.