ZeDemontre II. Topaketa

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren bigarren edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.

  • ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
  • ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek gutxienez 30 minutuko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
  • NOLA? Banaka nahiz taldean,  eta ez dago adin mugarik
  • NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak  uztailaren 14an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako  orduetan.
  • EPAIMAHAIAK. Kultura eta kirolak batzordeak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.
  • SARIAK:
    • Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
    • Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak  100 euro, taldeak  200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)

Lehiaketa egunak

2023/07/14

Oinarriak

OINARRIAK

Izen-ematea


Izena emateko azkeneko eguna:
 ekainak 23

Informazio gehiago behar edo Topaketa honi buruzko xehetasunak ezagutzeko deitu edo idatzi: