ZeDemontre III. Topaketa

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren hirugaren edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.

  • ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
  • ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek 30 minutu inguruko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
  • NOLA? Banaka nahiz taldean,  eta ez dago adin mugarik
  • NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak  uztailaren 19an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako  orduetan.
  • SARIAK:
    • Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
    • Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak  100 euro, taldeak  200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)

Lehiaketa egunak

2024/07/19

Oinarriak

OINARRIAK

Izen-ematea

Izena emateko azkeneko eguna: uztailak 4

Informazio gehiago behar baduzue ere, deitu edo idatzi.

ZEDEMONTRE, ausartu zaitez!!!