Bilbao Mendi Film festival-eko laburmetraiak

Bilboko Mendi Flim festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira, gaur eta ekainaren 16an

  • 2T on chamlang (30´ Jatorrizko hizkuntza: Gaztelera) 2015 Espainia, Karen Hughes. Bilbao Mendi Film Festival-ak primizian estreinatu zuen Karen Sole Hughes-ek zuzendutako filma, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek eta Juanjo Otazu kameralariak udazkenean Chamlang-era egindako igoerari buruzkoa. WOPEAK espedizioa Nepalgo mendi horren gailurrera iritsi zen urriaren 19an kontrako eguraldi iragarpena izan zuten arren. Tontorra erdiesteko joaldian atzera egiteko iradokitzen zuten hotz ikaragarriari eta haizeteei aurre egin behar izan zieten alpinistek.
  • Urzulo (31´ Jatorrizko hizkuntza: Euskara. Azpititukoak: Gaztelera) Euskarazko film onena. 2015, Euskal Herria, Xanti Ugarte. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.
  • Eclipse (31´ Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa. Azpititukoak: Gaztelera): 2015, Kanada, Anthony Bonello. Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre egiten dioten bitartean, bizitzan behin gauzatu daitekeen argazkia lortzeko.
  • An line across the sky (40´ Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa. Azpititukoak: Euskera eta Gaztelera) 2015, USA,  Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri – eta batzuetan barregarri- honetan.

Prezioa: 3 € egun bateko sarrera, 5 € bi egunetako sarrerak

Ikusi kartela