ESKOLOREren aurkezpena

ESKOLORE ESKOriatzako bideetan erne den LOREa dugu.

Hiru hosto KOLORE tsuk osatzen dute: sentitzeko, gozatzeko eta ikasteko ekimena dugu.

Lurraren ESKOLan hiru ibilbide ESKura ditugu, gure herrian.

Naturaren OLan gorputza biziberrituko dugu, herriko paisaiaren ederra dastatu eta gure betiko bideetako argi berritan jakintza geureganatu.

Denon parte-hartzearekin biziko da ESKOLORE, eskoriatzar guztiok dugu ekarpenen bat ohitura osasuntsuak elikatzeko, bailarako balio ekologikoak indartzeko eta herri-jakituria zabaltzeko. Horrela, aldiro-aldiro ESKOLORE gaurkotuko dugu.

EGITARAUA

9:00 Ikastetxeetako umeentzako mendi irteera herriko auzoetara.
10:30 Herriari bira oinez, taldean.
14:00 Ikastetxeetako ikasleak auzoetatik herriko plazara bueltatuko dira.
17:00 ESKOLORE jaia plazan: musika, margolanak, eskulanak…

Eskolore ibilbideen informazioa osatua.