Iraila 2017

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Talde hau atxabaltako lau lagunez osatua dago: Oier, Asel, Paul eta Eñaut.
Soken soinua eta formato akustikoa taldearen armarria izan arren, Wood Stringen musikak ez du etiketarik. Egunetik egunera sentitzen dituzten dezepzio, poztasun eta gainontzeko sentimenduak plazaratu eta entzuleei sentiaraztea da euren helburu nagusia.
[…] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Gatibu talde bizkaitarrarengatik duten miresmenak batu ditu atxabaltar bi, eskoriatzar bi eta Aretxabaletan bizi den eskoitzar bat. Ixak Sarasua eta Beñat Arrieta gitarrarekin, Ibai Iregi baxuan, Gari Barandiaran baterian eta Goio Arrieta ahotsean.
Kontzertu dibertigarria eskeiniko dute hoteleko lorategian, lotsa eta konplexu barik, ondo pasatzeko asmo bakarrarekin.
[…] irakurri gehiago »

ERREKAN GORA jaialdiaren barruan antolatutako kontzertua.
Bartzelonako Liceo konserbatorioko ikasle ohiekin sortutako taldea dugu hau. Proiektua Miren Zulaika abeslari eibartarrak sortu zuen bere ikasketa proiektua landu asmoz, gerora   jarraipena eta egonkortasuna lortu duena.
Agertokian lagun izango ditu Enric Fuster mallorkarra baterian, Alex Triado kataluniarra gitarran, Carlos Pascual kubatarra teklatuan eta Joan Bernaus argentinarra […] irakurri gehiago »

Txilek 4.500 kilometro ditu puntatik puntara, eta horrek kultura, paisaia eta klima aldetik kontraste handiko herrialde bilakatzen du: lakuak, desertua, geyserrak, glaziarrak, sumendiak eta hondartza ederrak. Denetik dago Txilen. Bertan 4 urtean bizi izanda, hainbat bidaia egiteko eta herrialdearen handitasunaz gozatzeko aukera izan du Ikerrek. 2014-2017 urteetan egindako bidaiak.
Emalea
:  Iker Zugasti

ADI, EGUNA ALDATUTA. ASTEAZKENEAN DA.
Furgonetan bidaiatzeak askatasuna ematen du eta abenturazaleentzat aukera paregabea da kilometroak eginez leku desberdinak ezagutzeko. Eskoriatzatik Dubrovnikera dauden 1.800 kilometroek zenbait herrialde ezagutu eta mendia eta hondartza uztartzeko aukera ematen dute. 2016an egindako bidaia.
Hizlariak : Jon Kortazar eta Iratxe Arrese

“Herri txiki, Infernu handi” EITBko programaren grabazio ekitaldia izango da.
Bertan honakoak izango dira:

  • Bideo proiekzioak: Hainbat eskoriatzarrekin egindako elkarrizketak
  • Monologoak: Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi
  • Bertsoak: Sebastian Lizaso

Ekitaldi irekia da eta edonork har dezake parte.

Tortolis ludotekaren ate irekiak astea izango da.
Haur guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira.
Bi txandatan etorri ahalko dira:

  • HH1 –   LH2: 16:45 – 18:00
  • LH3 – LH5: 18:00 – 19:15

Nahiz eta ibilbidea turistikoegia iruditu, Annapurnako kanpaleku nagusirainoko bideak bere xarma izaten jarraitzen du. Gidaririk gabe eta motxil soinean, bista zirraragarriez disfrutatzeko   aukera paregaea da, Baita bertakoen abegitasun eta irribarre amaibabea jasotzeko ere.
2015ean egindako bidaia
Hizlaria : Oihana Irazu

Tortolis ludotekaren ate irekiak astea izango da.
Haur guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira.
Bi txandatan etorri ahalko dira:

  • HH1 –   LH2: 16:45 – 18:00
  • LH3 – LH5: 18:00 – 19:15

Ez dago erakusketarik.

Eskoriatzako Udalak euskaltegiko matrikula egiten duten ikasleentzako diru laguntzak emango ditu. 2017/2018 ikasturtean lehenengoz matrikula egiten dutenek %50a bakarrik ordaindu beharko dute eta eskatutako asistentzia bete ondoren, ordaindutako kopuru osoa berriro bueltan jaso ahal izango dute ikasturte bukaeran, modu horretara ikasturte osoa doan izanik.
Gainera, aurreko okasturtean euskaltegian ibilitakoek ere eskuratu ahal izango dituzte bekak […]

irakurri gehiago »

Ez dago lehiaketarik.