Genero indarkeria edota sexu eraso egoeretan jarraitu beharreko udal protokoloaren aurkezpena

“Genero indarkeriaren edota sexu erasoen biktima izandako emakume eta neska-mutikoei harrera egiteko eta koordinatzeko Udal protokoloaren” aurrerapena iazko azaroan aurkeztu zen eta jendaurrean jarri zen iradokizunak eta ekarpenak egiteko.

Orain, liburuxka egin da, aste honetan argitaratuko dena eta herritar guztiek eskuratu ahal izango dutena. Protokoloa Gizarte Zerbitzuek landu dute Clara Campoamor elkarteko teknikariekin batera, eta herriko elkarte eta erakundeen zein beste Udal arlo batzuen ekarpenak ere jasotzen ditu.

Clara Campoamor elkartekoek protokoloaren nondik norakoak azalduko dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriarekin betiko bukatzea guztion erantzukizuna delako, Gizarte Zerbitzuek bertara gonbidatu nahi dituzte herritarrak, erakundeak eta elkarteak.

Protokoloa