ANTZERKIA: PROMESARIK TXIKIENA
Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara.
Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, lagun izatera jolasteko bidaiari ekingo diote aktoreek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako,eta, nola ez, presta zaitez, dezepziorako.
Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?
Sarrera: 6€ (aldez aurretik kiroldegian eta azaroaren 2tik aurrera BIBE-n)
