Bilbao Mendi Film Festival-eko laburmetraiak

Bilboko Mendi Film Festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira gaur eta martxoaren 9an.

Gaurko emanaldiak honako hauek izango dira:

  • Annapurna III-Unclimbed (12´ Hizkuntza: inglesa/alemana. Azpititukoak: Gaztelera): David Lamak Hansjörg Auer eta Alex Blümel alpinistekin 2016an Himalayara eginiko espedizioari buruzko lana. Alpinismoak egun duen erronkarik handienetakoari aurre egingo diote, Annapurna III-ren hegoekialdeko ertza eskalatzea. Langintza horretan taldekideek jasaten duten nekea, antsietatea eta kalbarioa erakusten ditu filma honek. Trailerra.
  • The Higway (15´-  Hizkuntza: ingelesa. Azpitituluak: euskara): Desde que Stan Rey condujera por primera vez por la carretera entre Vancouver y Whistler hace 20 años, soñó con esquiar la Cordillera de Tántalus. Hizo falta una tragedia familiar para que finalmente hiciera ese sueño realidad. Trailerra.
  • Humla (37´ Hizkuntza: ingelesa. Azpitituluak: euskara): Humla Karnaliri aurre egingo diote lau kayakistek, Nepalgo ibai luzeen eta emaritsuena, eta munduko ikusgarrienetakoa. 400 kilometroko nabigazioa osatuko dute, muturreko jaitsiera soil batetik askoz haratago:  iraganean iltzatuta dagoen lurralde batetan barrena eginiko bidaia, mundu garapenetik aldendua, arrotza baina aldi berean oso abegikorra. Fitxa.
  • Boys in the bugs (18´- Hizkuntza: ingelesa. Azpitituluak: euskara): 2016. urteko eskaladako film onenaren saria jaso zuen. Matt Segal eta Will Stanhope hamarkada batez ari dira munduko arrakala zailenak eskalatzen. Orain Bugaboo mendietara joko dute mailaz kanpoko arrakala bat eskalatzeko; arroka estua oso, hatz puntak baino ez dira sartzen haietan. Haien bizitzak aldatuko dituen urteetako bilaketa epikoaren abiapuntua da. Trailerra.
  • Face to face (20´Hizkuntza: frantsea. Azpitituluak: gaztelera) Eiger itzal handiko mendia da, eta haren izena errespetuz erabili behar da. XXI. mendeko mendizaletasunarentzat agertoki onenetako bat bihurtu da eta munduko alpinista onenentzat inspirazio iturri da. Hango arrakala mitikoen historian barrena 2 gidari gaztek monumentu hau bisitatuko dute. Trailerra.

Prezioa: 3 € eta bi egunetarako sarrera hartuz gero 5 €
Sarrerak salgai: Aldez aurretik kiroldegian eta egunean bertan Zaldibar antzokian