Dokumentala: “Ciutat Morta”

2013ko ekainean 800 lagunek Bartzelonako erdialdean itxita zegoen zine bat okupatu zuten dokumental bat botatzeko. Zinema hari, bi urte lehenago bere buruaz beste egin zuen neska baten izena ipini zioten: Cinema Patricia Heras. Baina, nor zen Patricia? Zergatik egin zuen bere buruaz beste? Ze harreman dute Bartzelonak eta Patriciaren heriotzak?
Dokumental honek Bartzelonako polizia korrupzio kasu latzenetako baten errealitatea erakutsiko digu.

Sarrera: doan
Hizkuntza: Gaztelera