Errekan gora: Niña Coyote eta Chico Tornado

Niña Coyote eta Chico Tornado taldea 2012an sortu zen Donostian, Zuloak eta Surfin Kaos taldeen errautsetatik, eta ordutik ia 400 kontzertu eman dituzte etenik gabeko bira batean mundu osoan zehar. Ursula Strongek (bateria) eta Koldo Soretek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute Power bikotea, rock pozoitsu astun eta gordina jorratzen duena.