Ostiral musikatuak

Hiru (h)arri

*1961* musikan oinarritutako ikuskizuna da, autoreak urte borobilborobila taula gainean ospatzeko sortu duen emanaldi musikala, gonbidatu bereziak taulara ekarriko dituena.
Zerk lotzen ditu Munilla, Lady Di, Andoni Zubizarreta eta George Clooney? Eta zerk batzen ditu, musikaz aparte, Calamaro, Alex Sardui eta Manu Chao? 1961 ikuskizunean jasoko dituzu erantzunak.
Hiru (h)arri taldea Goio Arrieta, Beñat Arrieta eta Garikoitz Barandiaranek osatzen dute: alma-materra bat, musikariak bi, eta hirurak artista. Sustar beretik sortutako 3 adaxka, onena eman eta espektakulua eskaintzeko prest.

Sarrerak: 5€ (aldez aurretik kiroldegian)