Martxoa 2015

“Genero indarkeriaren edota sexu erasoen biktima izandako emakume eta neska-mutikoei harrera egiteko eta koordinatzeko Udal protokoloaren” aurrerapena iazko azaroan aurkeztu zen eta jendaurrean jarri zen iradokizunak eta ekarpenak egiteko.
Orain, liburuxka egin da, aste honetan argitaratuko dena eta herritar guztiek eskuratu ahal izango dutena. Protokoloa Gizarte Zerbitzuek landu dute Clara Campoamor elkarteko teknikariekin batera, eta […] irakurri gehiago »

Partehartzaileak : Bide ertzean, Asier Sarasola, Oier Guillan.
Joxan Artzek “Heriotzaren ataria dugu bizitza” eta “Bizitzaren atea dukegu heriotza” izeneko poesia liburuak kaleratu zituen Elkar argitaletxearen eskutik. Bertako poemak oinarri hartuta poesia eta musika emanaldia sortu dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek: zazpi […] irakurri gehiago »

Bertso emanaldi musikatua
Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Horien artean ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dira.
Bertsolariak: Jokin Labaien, Hodei Unzueta eta Jokin Murua […] irakurri gehiago »

Kalez-kale, herriko eragileen parte-hartzearekin, euskarari ematen zaion  atxikimendu herrikoia.
Hasiera Intxaurtxueta auzoan eta goiko-kaletik bueltan, bukaera herriko  plazan.
Plazan, ondoren: Atxikimendu mezua irakurtzea eta musika emanaldia,  bertsoak, kantu saioa, aurrentzako margoketa … Eta Axtroki merkatari elkartearen tabernetan, pintxo-potea.

Sinopsia: “Brammetje Baas (Bram) 6 urteko haur bat da eta ez da gelditu ere egiten. Alaia da, kementsua, benetako abenturazale eta asmatzailea. Eta gainera, izugarrizko irudimena du. Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta “Izen Onenen” eta “Hitz Onenen” bilduma egiten du liburuxka batean. Bram “handien eskolara” joan eta lehenengo mailan […] irakurri gehiago »

2013ko ekainean 800 lagunek Bartzelonako erdialdean itxita zegoen zine bat okupatu zuten dokumental bat botatzeko. Zinema hari, bi urte lehenago bere buruaz beste egin zuen neska baten izena ipini zioten: Cinema Patricia Heras. Baina, nor zen Patricia? Zergatik egin zuen bere buruaz beste? Ze harreman dute Bartzelonak eta Patriciaren heriotzak?
Dokumental honek Bartzelonako polizia […] irakurri gehiago »

8:40  Korrika EUSKAHALDUN Euskal Herria zeharkatzen duen Korrika Eskoriatzara iritsiko da. Aretxabaletako mugatik hotel pareko biribigunera etorriko da
10:30   Korrika Txikia Eskoriatzako ikastetxeetako neska-mutikoek korrika egingo dugu,  euskararen alde, ibilbide honetan: Txikitxoenek eliza paretik, plazaraino. Nagusienek: Egoitza – rotonda – Sorautz – Dorleta – Huhezi – Eliza – Plaza. Plazan

Ez dago lehiaketarik.