Ikusle Kluba: Antzerkiarekin harremantzeko bide berria

DAPek (Debagoieneko Antzerki Plataformak) bultzatutako egitasmoa,  euskarazko antzerki ikusleentzat bideratuta eta publikoa antzerkiarekin harremanetan jartzeko bide berriak esploratzeko.

Irakurketa kluben antzerako ezaugarriak ditu. Antzezlana ikusi aurretik ikusleak elkartzen gara lanari buruz ditugun aurreiritziak eta bestelakoak partekatzeko, eta, antzezlana ikusi ondoren, berriz batuko gara ikusitako lanari zukua ateratzeko.

Ikusle Klubean parte hartzea doan da, eta ez da profil zehatzik eskatzen edo mugatzen. Ez da “antzerkian aditua” izan behar, antzerkia gustuko izatea nahikoa da. Antzokira joateko lagunak aurkituko dituzue bertan. Ikusle Klubean parte hartu gura baduzue, edo informazioa eskatzeko, idatzi kultura@eskoriatza.eus helbidera edo whasapera 650 49 51 66″.