Ostiral musikatuak: Trigger-Poliedro Vol.I

Eñaut Zubizarretak biolontxeloarekin interpretazio klasikoko formakuntza jaso duen arren, musika modernoaren lengoaian trebatu eta biolontxeloarekin bide berriak zabaltzen dihardu, mundu mailan biolontxeloa interpretatzeko dauden korronteak ezagutu eta Euskal Herrira ekarriz.

Poliedroa Vol.I aurkeztera etorriko da. Poliedroa aurpegi kopuru finituz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergatik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiekegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?

Sarrera: libre, aforoa bete arte